ARTEA

Miguel Trillo argazkilariak erakusketa inauguratuko du bihar Gasteizen

Miguel Trillo argazkilariak Afluencias. Costa Este – Costa Oeste izenburuko erakusketa paratuko du bihartik aurrera du Gasteizko Montehermoso zentroan. Erakusketa zabalik izango da irailaren 24ra arte. Erakusketaren harira, gaur eta bihar Trillok berak tailerra zuzenduko du.

2010-2014 tartean egindako egitasmoa da Afluencias. Costa Este – Costa Oeste, zeinak hiru kontinentetako hirietan egindako 80 argazki biltzen ditu: Hanoi, Ho Chi Minh hiria-Saigon, Rabat, Casablanca, New York eta Los Angeles.

Irudiotan, gazteak dira protagonistak, haien begien aurretik igarotzen den sistema onartzen de ez duten gazteak, hain justu. “Konforme ez dagoen eta kontran dabilen gazteria baten lekuko, garaia, jatorria edo ideologia edozein delarik, estetika komuna sortu eta mundura identitate globala islatzeko gauza baita”.

Lan dokumental izugarria da Trillorena gazteen erritual urbano eta azpi-urbanoetan sakontzen duena. Erakusketaren funtsa 2010etik 2014ra egindako koloretako azken seriea da: “batetik, munduko gainerako lekuetarako erreferentzia diren Estatu Batuetako hiri garrantzitsuenetan (New York eta Los Angeles) egindakoak; bestetik oso oinarri ideologiko urruna duten bi herrialdetako —Vietnamen eta Marokon— lau hiritan egindakoak (Hanoi, Ho Chi Minh hiria-Saigon, Rabat, Casablanca), non komunismoak eta islamismoak markatzen baitute bizimodu tradizionala”.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button