MUSIKA

Joseba Irazoki eta Abereh kantarien kontzertua

Joseba Irazoki eta Abereh kantariak kontzertuan izango dira larunbatean, hilak 12, Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean, 18:00etan.

Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak sorturiko Zu al zara diskoaren ostean, Berako musikariak Ez-Nostalgia sortu du, bere ibilbide eklektikoan bildu dituen pieza instrumentalez osatutako lana. 12 piezek osatzen dute disko berri hau, bere bandcamp plataforma digitalean entzun eta eros daitekeena. Antton Iturbe aditua honela mintzatu da lan berri horretaz.

Beste aldetik, Abereh kantariak ere kontzertua eskainiko du. Estricalla taldeko kideak Erik Berganzaren egitasmoa da Abereh. Aspaldian Zaunka datoz arin diskoa kaleratu zuen. Indie-rock-etik edaten duten doinu akustikoak jorratzen zituen. Horren ostean beste lan batzuk etorri dira, azkena, Joan​-​etorrian. Bere bandcamp webgunean dituzue lan horien gaineko informazioa. Zarata eta burrunbatik aldenduta baina distortsioa guztiz baztertu gabe rock edo grunge akustikoa egiten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button