BERTSOTAN

BBTko bigarren finalaurrekoan Beñat Ugartetxea onena

Joan den asteburuan, Basauriko Artunduaga kiroldegian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa jokatu zen. Bertan, Aitor Bizkarra, Beñat Ugartetxea, Imanol Uria, Joseba Artza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia nor baino nor aritu ziren. Guztien artean Beñat Ugartetxea onena izan zen. Horrek esan nahi du abenduaren 17an, Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu duela.

Asteburuan Larrabetzun jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa, udal frontoian, 17:30ean. Bertsolariak, hurrengoak: Ander Elortegi, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa,  Julen Erezuma, Mikel Goiriena eta Miren Amuriza.

Informazio gehiago: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button