ARTEA

Jose Antonio Muñoz pintoreak erakusketa inauguratuko du Iruñean

Jose Antonio Muñoz Bernardok pintura-erakusketa inauguratuko du ostiralean, Iruñeko Conde Rodezno galerian. Inaugurazio-ekitaldian artistaren bi serigrafia zozketatuko dituzte.

Galeriaren buru Michel Menendezen iritsiz, Jose Antonio Muñoz Bernardoren lana “ikusgarria” da. “Bere lana definitzerakoan, zerbait azpimarratzekotan, argia nabarmenduko nuke”. Horrekin batera, margolanen konposizioa, marrazkigintza zehatza eta kolore ugariak azpimarratu ditu Menendezek.

“Leiho handien antzekoak dira Jose Antonioren lanak, haietatik argia sartzen da, eta paisaia naturalak eta urbanoak erakusten dituzte, argitasun horren bitartez”.

Hala, farolak, txirrinduak, botilak, kaleak edo bazterrak margolan “ikusgarri” bihurtzen dira Guijueloko artistaren eskuetan.

Show More

Related Articles

Back to top button