LITERATURA

Jon Miranderi buruzko hitzaldiak Gasteizen eta Donostian

Mikel Sotok Mirande: herriminez, ezin-minez lana plazaratu zuen joan den urtearen hondarretan. Lan hori idazle horri buruz egin den ikerketarik sakonena da.

Duen garrantziagatik Elkar argitaletxeak eta Deabruaren Eskolak hurrengo asteetan hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lan hori lau haizetara zabaltzeko Euskal Herri osoan zehar.
Saio bakoitzean, Miranderen bizitzaren, pentsamenduaren eta literaturaren alderdi bat jorratuko dute hainbat hizlarik.
Apirilaren 16an abiatu zen zikloa Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Han, Mikel Soto eta Jon Alonso bildu ziren.

Gaur, apirilaren 22an, Gasteizeko Montehermoso Kulturuneko Ortuño Aretoan, 18:30ean, Miranderen gaineko ikerketak eta eztabaidak: blokeoak, urratsak, beharrak eta erronkak izeneko saioan parte hartuko dute Mikel Sotok eta Miel Anjel Elustondok.
Bihar ere beste saio bat programatu da Donostian, Fermin Calbetoneko Elkar dendan, 18:30ean. Hor, Mikel Soto eta Amaia Elizalde bilduko dira Haur Besoetakoa: gaurkotasuna eta etorkizuna gaia jorratzeko.

Datozen asteetan Bergaran, Lakuntzan eta Zuberoan zehazteke dagoen herri batean ere egingo dira solasaldiak.

Show More

Related Articles

Back to top button