IKUS-ENTZUN

Egunotan Getxoarteko Arte Jardunaldiak

Lau egunetan zehar bertoko sorkuntza ardatz duen Getxoarteko Arte Jardunaldiak izango dira Romo Kultur Etxean. Horien bitartez amaituko da 2021eko edizioa eta Bitartekaritza Programaren emaitzak azalduko dira bertan.

Baina egunotan ere makina bat ekitaldi eta haurrentzako eta helduentzako tailer antolatu dira, bai eta erakusketak ere.

Hala, gaur berton, abenduak 9, Artista Bat Auzoan 2021 programan parte hartu duten zazpi artistaren (Juan de la Rica, Olatz Otalora, Igor Sarralde, Esti Amo, Marta Iraurgi, Eriz Moreno eta Albar Cirarda) erakusketa abiatuko da Torreneko Merkatuko Gondola Nagusian abenduaren 30era arte.

Abenduaren 10ean ere, Izaro Ieregi artistaren Me cabezo Me cuello Te ombligo erakusketa ikusi ahalko da.  Eta asteburuan hainbat tailer programatu dira, hala nola, horma-pintura, gelatina bidezko estanpazio tailerra, edota serigrafia.

Ordutegiak, tokiak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button