Programa honen gakoetako bat gazteek bertan parte hartzea da; urtean zehar abian jartzen diren ekimen desberdinen bitartez, gazteen inplikazioa bilatzen da, ez soilik urtean behin egiten den jaialdian, baizik eta hitzorduaren aurreko eta ondorengo hilabete guztietan jarraipena duen programa batean.
Jet Lag Ideiak gazteentzako Jet Lag Bio 10 programaren bigarren ekimena da. Lehiaketa honekin, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak 18 eta 35 urte bitarteko gazteen ekimenak saritu nahi ditu eta beraien proiektuak gauzatzen lagundu. Datorren martxoaren 8ra arte aurkeztu daitezke proiektuak, banaka zein taldeka. Jet Lag Ideiak ekimenean nahitaez bete beharreko betekizunetako bat da ekimenak prozesu parte-hartzailea izan behar duela sorkuntzan, diseinuan eta eraikuntzan. Jet Lag Ideiak ekimenak Udaleko Gazteria Sailaren programetako bi uztartzen ditu: Jet Lag Bio eta Ideia Biribilak, biak Bilbao Aktiba! II. Gazte Planaren barrukoak.
Sorkuntza prozesua 2010eko maiatzaren 1etik irailaren 30era arte egingo da. Ondoren, ekimenak urrian izango den Jet Lag Fest jaialdian aurkeztuko dira. Saritutako proiektuetako bakoitzak 1.500 eta 4.000 euro bitarteko aurrekontua izango du abian jartzeko.
Lehiaketaren oinarriak helbide honetan daude eskuragarri.
Nontzeberri



