ARTEA

David Civico artistaren lanak ikusgai Espacio Marzanan

David Civecok Diorama izeneko egitasmoaren Los insaciables lana paratu du Bilboko Espacio Marzanan. Lan hori hiru aktotan zatikatuta dagoen zuri eta beltzezko narrazioa da.

Artista donostiarraren lanaren lehen zatiak jatorri bikoitza zeukan: Justo Gallego Madrilen 40 urtez egiten ari den katedralera egin zuen bisita eta, era berean, Bartzelonako Les Corts polizia-etxeko jipoietako irudiak. Ikonografia guzti hori Artiumen margotu zuen eta gero ezabatu. Lehendabiziko zati hori egitasmo hori egitasmo honen epilogoa izan zen.

Bigarren aktoa berriz, Espacio Marzanan dago ikusgai maiatzaren 7ra arte. Dokumentazioa berriro marraztu da atzera-martxan eta gero ezabatu. Era berean, plastilinarekin objektuak egin dira eta une berean argazkian jaso, beti ere erakusketari izaera efimeroa emateko asmoz. "Bi errepresentazio horiek diorama itzulgarria osatzen dute, zeinek lineala ez den denbora mugatzen proiektu honetan".

Espacio Marzanak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button