
Asteon, Frantziako bi punk-rock talde izango dira Donostiako Dabadaba aretoan, ostegunean, eta Bermeoko Beleza Malandra tabernan, ostiralean.
The Suzards Bordelen eratu ziren, eta haien doinuetan punk-rock klasikoaren zertzeladak antzematen dira: New York Dolls, Dogs, The Boys…
Bestalde, Asphalt taldea Toulousen sortu zen. Frantsesez eta ingelesez abesten dute, gizonezko eta emakumezko ahotsak tartekatuz. Asphalten soinua garage-punk zaleagoa da, baina Killed By Death estiloko punk-rock zikin eta ezezagunari bizkarra eman gabe.