IKUS-ENTZUN

Jean-Luc Godard zuzendariari buruzko zikloa aste honetan amaituko da

Bilboko Azkuna Zentroko Zinemateka zinemaren historiako zuzendaririk eraginkor eta berritzaileenetakoa izan den Jean-Luc Godarden (1930- 2022) filmak pantailaratzen aritu da, eta aste honetan azken saioa izango da.

Bere lan horien bidez zinemagilearen profil desberdinak jarri nahi izan dira agerian: Godard zirikatzaileena, Je vous salue, Marie (1984) femeninotasunaren betierekotasunaz hitz egiteko; edota gizarte burgesarekin kritiko agertzen zen Godard, Week-end (1967) eta Pierrot le fou (1965) lanetan islatua (azken hau bere lanik ezagunenetako bat da, eta Jean-Paul Belmondo eta Anna Karina ditu protagonista); Godard politikoena ere agertzen da, 1968ko maiatzeko iraultza kulturalen ingurukoak diren La chinoise (1967) eta Tout va bien (1972) filmekin. Azkenik, beste artista batzuekin izan zuen harremanetik sorturiko lanak ere pantailan ikusiko dira, hala nola nouvelle vagueren erreferenteetako bat zen Agnès Vardak zuzendutako Visages villages (2017) dokumentalean izan zuen parte-hartzea.

Maiatzeko azken emanaldia 24an eta 25ean izango da Le livre d´image (2018) filmarekin. “Ezer ez, isiltasuna izan ezik. Ezer ez, kantu iraultzaile bat izan ezik. Bost kapitulutako istorio bat, esku bateko bost hatzen gisakoa.”

Informazio guztia Azkuna Zentroko Zinematekak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button