LITERATURA

Jon Iñaki Lasak “Bidaiak” liburua aurkeztu du

Gaur, irailaren 12an, Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan, Pamiela argitaletxeak Jon Iñaki Lasaren Bidaiak liburuaren aurkezpena egin du.

Jon Iñaki Lasa (Gernika, 1963) Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua da. Bereak dira Alizia eta biok (Ustela, 1982), Andaluziari ene bilduma (Susa-Kandela 1984), Euskal letren dantza 1983an (Kandela-Hordago 1984 elkarlanean), Triskantzatik esperantzara (Gernika-Lumoko Udala 1987 elkarlanean), Sobre las costumbres del gran kan y otros apuntes (Gernika-Lumoko Udala 1987), Dragoigilea (Hiria liburuak, 2005, itzulpena), Galderen Liburua: Neruda, Pablo (itzulpena, argitaratu gabe, 2016).

Urteetan hizkuntzak eta literatura irakatsi ditu: UNED, Lea Artibai Ikastetxean, Mondragon Unibertsitatean.

Honelakoak irakurriko dituzue obra berri honetan:

Lo egin behar dut, kontadazu ipuin bat
Ilargi bat nahi dut eta izarrak
Izar pila bat
Kontazkidazu beren historiak
Banan banan
Ez daukat presarik
Nik badakit zu ez zarela logura…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button