
Bilbaoarte zentroak Jean Luc Godard zinegileari buruzko zikloa ondu du, abenduaren 11ra arte. Iragan 6an hasi zen zikloa, eta hurrengo hitzordua ostegunean izango da, azaroak 20. Egun horretan, hain zuzen, 1976ean estreinatutako Ici et ailleurs (Here and Elsewhere) filma proiektatuko da, 19:00etan.
Filma Jusqu’à la victoire muntaiaren azken fasea da, eta Dziga Vertov taldeak (Godard eta Gorin) filmatu zuen, Armand Marcorekin batera, Palestinan, 1970eko udaberrian.
Jarraian zenbait muntaia egin eta gero, sekula ikusi ez direnak, filma ez zen inoiz amaitu, 1973ko hasieran taldea desegin baitzen. Geroago Godardek proiektua berreskuratu zuen, Gorin gabe, baina Anne-Marie Miéville-ren laguntzarekin. Gorinek, antza, ezetz esan zion Godardi. Pelikulak Palestinan jasotako irudiak zalantzak jartzen ditu, bai eta zinegilearen beraren garai militantea ere.
Abenduaren 11ra bitarte, ondoko filmak proiektatuko dira: azaroaren 27an, Numéro deux; abenduaren 4an, Sauve qui peut (la vie); eta, amaitzeko, abenduaren 11, JLG/JLG.
Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.