IKUS-ENTZUN

Nouvelle Vagueren aurretik

Nouvalle Vagueren aurretik filmaturiko filmen inguruko zikloa atondu du BilbaoArtek iraila eta urria bitarte. Filmon egileak, besteak beste, Jean Cocteau, Jean Pierre Melville, Fritz Lang, edo Max Ophüls, itzal handiko izenak izan ziren gerora zine-mugimendu frantziar moderno hori eratuko zuten zinemagileentzat.

Zikloa gaur hasiko da Max Ophülsek 1950. urtean estreinaturiko Le Ronde filmarekin (pelikula guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dira). Emanaldia 19:00etan hasiko da. Filmak Franz soldaduaren istorioa kontatzen du Vienan 1900 urteko udaberrian. Franz Leocadia prostitutarekin egingo du topo, baina neskame batekin parekatuko da. Neska, azkenik, Alfred jauntxoaren magalean eroriko da. Alfredek, gainera, afera bat du Emma emakume ezkonduarekin …

Honako film hauek osatzen dute iraileko egitarua: The River, Jean Renoir (hilak 15); Les parents terribles, Jean Cocteau (hilak 22), eta Les enfants terribles, Jean Pierre Melville (hilak 29).

Urriari dagokionez honako hauek proiektatuko dituzte: Der Tiger von Eschnapur, Fritz Lang (urriak 6); Das Indische Grabmal, Fritz Lang (urriak 13); Les diaboliques, Henri-George Clouzot (urria 20), eta Ascenseur pour l’échafaud, Louis Malle (urriak 27).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button