IKUS-ENTZUN

Mendi Short, egile amateurren film laburren lehiaketa

 

Mendi Film Festivalek, profesionalak ez diren bideo-sortzaileei zuzendurik, film laburren nazioarte mailako lehiaketa bat izango du aurten: Mendi Short. Parte-hartzaileek azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak

Bilbao Mendi Film Festivalek, Mendi eta Abentura Kirolen Nazioarteko Zinemaldiak zazpigarren edizioa izango du aurten, abenduaren 12tik 21era, Bizkaiko hiriburuan, eta atal berria edukiko du profesionalak ez diren bideo-sortzaileen talentua sustatzeko. Txapelketa nazioarte mailakoa da, eta mendiaren inguruko gaiei lotuta dago: alpinismoa, eskalada, abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurugiroa, etnografía… 
Lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez, 2014an egindakoak izan beharko dute, eta horiek aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da.

Ikus-entzunezko sektoreko profesional ospetsuez osatutako epaimahaiak abenduaren 5ean jakinaraziko du bere erabakia. 
Lan irabazlea BBK Aretoan proiektatuko da Bilbao Mendi Film Festivaleko lehen asteburuan. Zehaztasun guztiak www.mendifilmfestival.com webgunean dituzue.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button