MUSIKA

“Jazz uhinak hirian barrena” programaren kontzertua, Gasteizen

Gasteizko Jazz uhinak hirian barrena programak hainbat kontzertu didaktiko ondu ditu Jesus Guridi kontserbatorioan ekainera bitartean. Ekimena Gasteiz Hiri Hezitzailearen jarduera-programaren barruan sartzen da, Hezkuntza Zerbitzuak Jazzargia elkartearekin elkarlanean.

Azaroan abiatu zen programak gaur, urtarrilak 25, izango du beste hitzordu bat, Etienne Mbappe Quartet taldearekin. Etienne Mbappé baxu-jotzailea musika testuinguru zorrotzenetan moldatzen da, mugak, generoak eta hizkuntzak gainditzen dituen grazia, berotasun eta gizatasunez. Bere How Near How Far diskoak Mbapperen The Prophets talde berriaren debuta ere markatzen du. Bertan, Christophe Cravéro (piano akustikoa eta elektrikoa), Anthony Jambon (gitarrak), Clément Janinet (biolina), Arno de Casanove (tronpeta, fliskornoa), Hervé Gourdikian (saxo tenorra) eta Nicholas Viccaro (bateria, perkusioa) daude.

Hurrengo kontzertuak honakoak dituzue: Maria Toro Quintet (otsailak 22), Lucia Rey Trio (martxoak 22), Luis Aranburu Musika Eskolako eta Jesus Guridi kontserbatorioko konboak (apirilak 26), Big Bans (maiatzak 10); eta Matthieu Saglio Quartet (ekainaren 4an).

Sarrerak eta abonamenduak www.ondasdejazz.com webgunean izango dira salgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button