MUSIKA

Jazz musikaz gozatzeko, “Hondarribian Jazz” jaialdia

Hondarribian Jazz Nazioarteko jazz jaialdia uztailaren 10era bitartean garatuko da bertako hainbat tokitan: Kasino Zaharreko lorategietan, Arma Plazan, Apezpiku Plazan eta Erreginaren Baluartean doako emanaldiak izango dira, eta Itsas Etxea Auditoriuman sarrerak eta abonuak izango dituzten kontzertuak egingo dira. Azken toki horretan, emakumeak protagonista izango diren bakarlari eta taldeei zuzendutako Woman In Hondarribian Jazz izeneko kontzertuak antolatu dira.

Hilaren 7tik igandea bitartean izango dira kontzertu potenteenak. Egun horretan, Buffalo taldea arituko da 12:30ean, Kasino Zaharrean, eta gauean, 21:30ean, James Francies (Trio) taldearen txanda izango da Itsas Etxean. Eta hurrengo egunetan parte hartuko duten beste talde batzuk hauexek dituzue: Fran Serrano, Viktorija Pilatovic, Arturo Serra, Diego Amador, Cosmosoul,….

Baina hori heldu baino lehen, gaur berton, hilak 5, Moraima Flamenco, Junguitu/Perrino eta Irati Bilbao taldeak arituko dira.

Informazio osoa www.hondarribianjazz.eus gunean topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button