MUSIKA

Jazz musika Gasteizera heldu da

Gasteizko Jazz Jaialdiaren ateak gaur berton zabalduko dira, eta horrela segituko dute uztailaren 20ra bitartean. Jaialdiak berrogeita hamar kontzertu inguru abiaraziko ditu Antzoki Zaharrean eta Mendizorrotzan.

Ohi den bezala, maila handiko artistak hurbilduko dira Gasteizera, tartean, Chucho Valdes, Cécile McLorin Salvan, Terri Lyne Carrington, Joel Ross eta Trueno rapero argentinarra. Spotify plataforman hilero 11 milioi entzule dituen azken musikari horrek jaialdia itxiko du.

Baina diogun moduan, gaur berton abiatuko da Jazzaldia Principal Antzokiko kontzertu batekin: Christie Dashiellek Quartet. “Gospel eta soul sustraietan inspiratuta, Dashiellek eszenatokian duen presentzia hipnotizatzailearekin publikoa liluratzen du. Inprobisatzaile bikaina, musikari familia batetik dator eta bere bigarren albuma, Journey In Black, argitaratu berri du. Bertan, askatasuna, ondarea, mina edo alaitasuna bezalako gaiak jorratzen dituzten zazpi konposizio original eta bi moldaketa biltzen ditu”.

Aipaturiko talde hori, Jazza Antzokian zikloaren barruan arituko da, izan ere, atal horretan sei kontzertu antolatu dira jazz berritzaile eta sortzaileenarekin. Aurrekoarekin batera, Myra Melford pianista, Sylvie Courvoisier, Clara Peya, Eddie Mejia gitarra-jotzaile  mexikarra, edota Baptiste Trotignon piano-jotzaile eta konpositore frantziarra arituko dira.

Makina bat hitzordu daude programaturik, guztien jaineko xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button