MUSIKA

Jazz melodiek hartuko dute Gasteiz, “Jazz uhinak hirian barrena” egitarauaren eskutik

Jazz uhinak hirian barrena programaren hamalaugarren edizioa garatuko da Gasteizen, gaur hasita, datorren maiatzaren19ra bitarte.

Guridi Musika Kontserbatorioan eskainiko diren hainbat kontzertuk eta tailer pedagogikok osatuko dute egitaraua, eta  aurten, Ricard Miralles piano-jotzailea omenduko du ekimenak, besteak beste Joan Manuel Serrat eta Alberto Cortez musikarien kolaboratzaile eta moldatzaile izan dena konposatzaile emankorra. Hala, Mirallesek Ohorezko Makila jasoko du Jazzargia elkartearen eskutik.

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren laguntzarekin Jazzargia elkarteak antolatzen du programa. Aurten, orotara sei kontzertu pedagogiko egingo dira. Lehena JVera Quartet taldeak emango du, abenduaren 17a.  José Vera kontrabaxu-jotzaileak laukoterako sortutako konposizioak joko ditu askotariko estiloaetan: jazza, nu-jazza, funka, latinoa eta esperimentala, esaterako.

Hurrengo kontzertua urtarrilaren 21ean izango da: Charles Cooper  Chop & Triology taldeak joko du.  Charles Cooper Chop saxo-jotzaile ospetsua da, bere saxoa  izar handien ondoan entzun izan baita munduan zehar; adibidez, Wynton Marsalis, Donald Byrd eta Roy Ayers ospetsuen kontzertuetan. Emanaldi hau grabatu egingo da, ekimen honek urtero egiten duen moduan. Hala, Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren zazpigarren diskoa izango da berau, eta aurrekoak bezala,oraindik erabaki gabe dagoen gobernuz kanpoko erakunde bat laguntzeko diako saolidarioa izango da,  diskoaren salmenten etekina, erakunde horri emango baitzaio.

Otsailaren 25ean Gasteizko Adrian Fernandez gitarra-jotzailea eta laukotearen txanda izango da. Fernandezek laguntzaile gisa grabazio ugaritan parte hartu du, eta 2017an grabatu zuen lehen diskoa: Urjauzia (Sonora Estudios) Iñigo Ruiz de Gordejuela gasteiztarrarekin batera;. Urteko disko onenarentzako BBK saria jaso zuten horri esker.

Hurrengo hilabetean, martxoaren 17an, berriz, Luis Aranburu eta Jesus Guridi eskoletako konboek joko dute agertokia, eta kontzertu horretan emango zaio Ohorezko Makila Ricard Mirallesi bertan egingo den omenaldian. Apirilaren 7an, berriz, musika ikasleek eta tokiko musikariek osatutako bi banda arituko dira: Guridi Big Band eta Big Band Berri.  Apirilaren 19an, Gonzalo del Val bateria hirukotea eta Gregorio Solabarria ganbera orkestra gazteak hartuko dute oholtza.

Ekimenean,  gainera, arlo pedagogikoa ere landuko da eta bakarlariei eta taldeei buruzko azalpenak zein estilo eta berezitasunei  buruzko xehetasunak emango dira saio bakoitzean, modu didaktiko batean.

Izan ere, Jazz uhinak hirian programaren helburuak, hirian jazz egitarau egonkor bat osatzea ez ezik,  musika estilo hori Gasteizko herritarren artean zabaltzea haren ezaugarri esanguratsuenak modu didaktikoan ezagutaraziz, eta jazz musikari gasteiztarren lana bistaratzeko eta  aurkezteko espazio bat finkatzea ere bada. Hala, Jazz Uhinak Hirian Barrena  zikloak, hamalau urte daramatza gasteiztarren artean jazzaren eta jazz protagonisten historia zabalduz eta hurbilduz.

Informazio gehiago hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button