Beasaingo Jazpana Fest jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Ekimenak urriaren 28tik 31ra bitarte iraungo du eta Euskal Herriko eta estatuko makina bat talde interesgarrik joko du. Horrez gain, askotariko ekintza paraleloak atondu dituzte, tartean, argazki rallya, edo skate eta saskibaloi txapelketak.
Kontzertuei dagokienez, taldeen zerrenda ikusgarria da, hala nola, Atom Rhumba, Guadalupe Plata, Los Tiki Phantoms, La Celula Durmiente, El Columpio Asesino eta Willis Drummond.
Honatx egitarau osoa:
Urriak 28 (Ostirala):
19:00 – Argazki Rallyaren hasiera
19:00 – Guitar Hero Lehiaketa (Karpa txikian)
22:30 – Kontzertuak:
– Atom Rhumba
– Guadalupe Plata
– Continuo Renacer
– Lost Chords
… eta gero, Dj-ak: Olarius & Brothers
Urriak 29 (Larunbata):
15:00 – 3×3 Saskibaloi Txapelketa (Bernedoenean)
20:00 – Kontzertuak:
– Los Tiki Phantoms
– El Columpio Asesino
– Willis Drummond
– La Celula Durmiente
– The Nekrobabies
– Cuarto de Hora
… eta gero, Dj-ak: Mëther & Zacker
Urriak 30 (Igandea):
16:00 – Skate Txapelketa (Gernika Pasealekuko Frontoiean)
22:30 – Kontzertuak
– Grises
– Ainara Legardon
– Los Teleplasticos
– Fiachras
… eta gero, Dj-ak: Pi & Marian
Urriak 31 (Astelehena):
19:00 – Beasaingo laburren emanaldia
… eta gero, Jazpanaokea!!!