BERTSOTAN

Igorren, BBK Sariketaren lehen saioa izan da

Gaur Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren lehen saioa izan da Igorren. Bertako Arratia BHI ikastetxean,  Arratia eta Durangaldea bildu dira. Bietatik onena Durangaldea taldea izan da.

Arratia taldean Ekhi Burgoa, Oier Mendiolagoitia, Maria Atutxa, Amaiur Atxa, Aritza Orue eta Maddi Zabalo aritu dira, eta Durangaldea taldean Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Igor Galarza eta Iker Apraiz.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Hurrengo saioa, martxoaren 1ean izango da Zallan, goizeko 10:00etan. Bertan, Busturialdea eta Enkarterri-Ezkerraldea izango dira aurrez aurre.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button