LITERATURA

“Euskal literaturaren mitoak (eraitsiz)”, Iban Zalduaren hiltzaldia

Iban Zaldua idazleak Euskal literaturaren mitoak (eraitsiz) izenburuko hitzaldia emango du Gasteizko Oihaneder gunena, maiatzaren 16an, 19:00etan. Begi zorrotzekoa eta esku zehatzekoa da Iban Zaldua euskal literaturaren disekzioa egiten hasten denean. Eta hala egin du beste behin, (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) (Elkar) saiakerarekin.

Behinola balizko literatur kritikarako eta beste burutazio literariorako plaza zen Volgako Batelariak gogoan hartu eta horri liburua dedikatu dio, izan ere bertatik asko edan du Zalduak. Baina dedikatoria hori baino lehenago Mikel Ayerbek hitzaurrea idatzi dio, eta bertan esaten zaigu “saio, artikulu, dekalogo eta manifestu bilduma” baten aurrean gaudela. “… (euskal) idazle izan eta (euskal) kritikagintzan aritzeaz gain, oso kritiko eta are autokritiko jarduten baitu irakurtzen eta idazten duen ororekin, berarentzat nahi ez duena besteentzat ere nahi duelako, baina ez alderantziz, besteak konformatzen direnarekin konformatzen ez den norbait baita testuon egilea. Horregatik suertatzen da zenbaitetan deseroso hainbat irakurlerentzat, egiek min eman dezaketelako. Baina hori guztia umorez umotua eskaintzeak gainbalioa eransten dio liburuari…”.

Informazio gehiago: oihaneder.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button