ARTEA

Haurtzaroa gogoratzeko ahalegin artistikoa

Bilbaoartek Helí García artista egoiliarren Pretérito Imperfecto erakusketa hartuko du apirilaren 29ra arte.

Granadako artistak “haurra zeneko oroitzapenetan girotutako proposamen bat erakutsiko du. (…) Erakusketa honen jatorria, zehazki, txikitan jolasteko erabiltzen zuen txabola baten argazkian dago oinarrituta. Txabola hori eskala errealean eta material industrialekin erreproduzitu zuen BilbaoArteko egonaldia egin bitartean.”

Proposamen artistikoan ideia ezberdinak uztartzen ditu, eta material ezberdinez (zura, zeramika, pintura eta bideoa) egindako piezen instalazio bat sortu du bere haurtzarora jo ahal izateko, eta aldi berean, bere garaiko filmengatik estereotipatutako haurtzaroaz hitz egiteko ere.
Izenburuak “bi errealitate paralelo horiek elkartzen ditu eta izena ematen dion aditz-denborak duen erabilerari egiten dio erreferentzia, kasu honetan, iraganeko ekintza batekin batera egin zen beste ekintza bati. Pretérito imperfecto-k oroimenak duen gabezia, iragankorra dena eta aldaketa azpimarratzen ditu.”

Erakusketarekin batera katalogo bat ere atera da, eta bertan, Jaime Cuenca filosofo eta arte kritikariaren El árbol ausente testua agertzen da.

Heli Garciak (Granada, 1983) Granadan hasi zuen bere heziketa artistikoa, eta Poznango (Polonia) Sztuk Pieknych Akademian amaitu zuen. Sari ugari jaso ditu Andaluzian eta Madrilen, eta egonaldiak egin ditu Taiwanen, Italian, Argentinan, Estatu Batuetan, Japonian, Frantzian eta Portugalen. Bere lanean, xehetasun ironikoz beteriko diskurtsoan, boterea, harrokeria, denboraren joana edo bakuntasun bezalako kontzeptuei buruzko aipamenak aurki ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button