MUSIKA

Terry Lee Hale kantari estatubatuarra Errenterian

Aste honetan, urriak 3, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan, AEBtik datorren Terry Lee Hale kantari estatubatuarra izango da kontzertu bikaina eskaintzeko.

Terry Lee Hale Texas-en jaiotako kantaria izan arren Seattle-en aurkitu zuen bere eszenatokia. Bertako laurogeigarren hamarkadako talde mitiko askoren telonero ibili zen, Soundgarden, Skin Yard edo Walkabouts, adibidez.

Hiriko klub eta taberna ugaritako ohiko bakarlaria izan da Terry, bere gitarrarekin kantu ilunak zabalduz. Gero, Seattle utzi eta Europara eman zuen salto, eta hemen aurkitu zuen bere musika-ibilbidea garatzeko aukera. Hala, hainbat disko atera eta beste taldeekin jotzeko parada izan zuen.

Orain, 2013an, kantari estatubatuarra bueltan da Glitterhouse Records-ek kaleratutako The Long Draw diskoarekin, kantagintza amerikarraren maisulana dena. Frantxoa Erreçarret eta Nicolas Chelly iparraldeko musikarien laguntza izan du.

Artistaren hitzetan “… disko hau istorio motzen bilduma dela esan genezake. Beti izan bidaiaria, bidean beti. Kanta berri hauek pausu horien istorio batzuk kontatzen dituzte. Mapa batean iltzatutako orratzak balira bezala.”



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button