IKUS-ENTZUN

FAS Zinekluba urez beteko da aste honetan

Gaur berton, FAS Zineklubak, Bilboko Uraren Taldea elkartearen laguntzarekin, hurrengo emanaldia aurkeztuko du La source des femmes (Radu Mihaileanu). Betiko lez, emanaldia El Carmen aretoan izango da 19:45ean.

Lan honetan honelako gaia aurkezten da: Ekialde Erdiko herrialde txiki batean, tradizioak emakumeek ur bila joan behar dutela dio, eguzki gogor baten pean, mendi goian jaiotzen den iturri batera joateko. Leila, ezkondutako emakume gazte bat, beste emakumeei sexu greba bat proposatzen die: ez dituzte harreman sexualik izango, gizonek beraiekin ura herrixkaraino ekartzen lagundu arte.

Lanari buruz berba egiteko Silvia de Gregorio (Euskadiko GGKEen Koordinakundea) eta Conchi Uriguen (Educo) gonbidatuak izango dira bertan.

Bilboko Uraren Taldearekin elkarlanean ere bigarren emanaldi bat antolatu da urriaren 31erako: La Soif Du Monde (Yann Arthus-Bertrand)

2010ean, Nazio Batuek adierazi zuten edateko ura eta saneamendua izatea giza eskubide bat dela. Hala eta guztiz ere, edateko urik eta oinarrizko saneamendurik eza da haurren heriotzaren bigarren kausa, eta, horrez gain, herrialde txiroetan sortzen diren gaixotasun guztien %88 eragiten du.

Kasu honetan, Iñaki Alonso (ACNUR Euskal Batzordea) eta Aitziber Fernandez (Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarrak saila) izango dira gonbidatuak honetaz guztiaz hausnartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button