
Abian da IX. Kameratoia, gazte euskaldunen sormena bultzatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea helburu duen ikus-entzunezkoen rallya. Izen-emate fitxa bete beharko da derrigorrez, azaroaren 22a baino lehen.
Abenduaren 6an, Durangon egingo den aurkezpen ekitaldian, ikus-entzunezkoen gaia eta ezaugarriak zeintzuk izango diren adieraziko da. Hortik aurrera 48 ordu izango dituzte parte hartzaileek lana burutzeko.
Epaimahaikoek 1200, 900 eta 600 euroko sariak banatuko dituzte.
Oinarriak, izen-ematea eta bestelako jakingarriak, ekimenaren webgunean dituzue.



