IKUS-ENTZUN

Ivan Gomezen eta Ibon Mainarren bideo lanak Bilbaoarten

Bilbaoarten DE CINE: proyecciones y fotogramas izeneko erakusketa ikus daiteke azaroaren 25era bitarte Zinebi 53 zine jaialdiaren baitan. Bertan, Ivan Gomez (Irun, 1984) eta Ibon Mainar (Bayona, 1978) artista gazteen bideo eta argazki lanak paratu dituzte.

Zineari buruzko erakusketa hau iragan otsailean Madrilen antolatu zen Just Mad2 izeneko ferian ere izan zen.

Ibon Mainarrek, Outside video-projections lana paratu du erakusketan. Proiektorearen inguruan ardazturiko lana da. Izan ere, irundarrak naturaren gainean proiektatu zituen irudiak, eta esku-hartze horren emaitza irudi fantasmagorikoak eta efimeroak dira.

Baionako Ivan Gomezek, berriz, Prometer el infinito lana ondu du. Obra hori aurkituriko irudien artxibo baten destestuingurutzetik abiatzen da. Horien gainean aritzen da muntaia, collage metodo tradizionalak erabilita, eta kolorea emultsio kimikoko zuri-beltzarekin ordezkatzen du. Horrela, fotogramak erasotzen ditu, eta hortik sortzen diren urradurak eta pikorra irudietan jasotako istorioen pertsonaiak bilakatzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.