BESTELAKOAK

Magia topaketak egingo dituzte Bilbon

Bizkaiko hiriburuko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan, 20 mago, prestidigitadore eta eskapista inguru arituko dira hil honetan, Magia Topaketak jardunaldiaren 11. edizioaren baitan.

Otxarkoagako Udaltegian izango dira, hain zuzen, egitarauko ikuskizun nagusiak, tartean, Asier Kidam mago euskalduna (maiatzak 12), FISM  sari ospetsua irabazi duen Charlie Mag (maitzak 14) eta Daniel Ka mago kantabriarra (maiatzak 15).

Kaleko ikuskizunen harira, Víctor Cerro Extremadurako magoak maiatzaren 23an egingo duen eskapismo lana da azpimarragarrienetarikoa: Victor Cerro vs el ángel de la muerte Intxaurrondoko Garai Lorategia plazan egingo da, 19:30ean.

Gala handia, Euskadi eta Munduko izarrekin izeneko ikuskizuna ere izango da, maiatzaren 14an. Saio nagusi horretan hainbat magok parte hartuko dute: aipatuta Charlie Mag, Mago Imanol, Tor eta Txoborro, eta Jon Zalbalen.

Magia Amateur Lehiaketa ere ondu dute topaketen baitan: “16 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte. Interesatuek, 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute, gutxienez bi magia efektu erakutsiz. Aurkezteko epea maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik”.

Informazio gehiago: kulturabarrutik.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button