ARTEA

Itsas landa inguruneko emakumeen lekua aldarri

Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzako erakusketa aretoan, emakumeek landa eta itsas inguruneetako gizarte eta ekonomia arloetan bete duten lekua aldarrikatzen duen Bizkaian Baditun! Itsas Landa Inguruneko Emakumeak izeneko argazki erakusketa urriaren 9ra arte ikusi ahal izango da, izan ere, bi astez luzatu da.

Hainbat belaunalditako emakumeen lekukotasunak jasotzen dituen erakusketa horretan formatu handiko dozena bat argazki bildu dira. Horietan guztietan, “soroetan, itsasoan, familia hazten… beharrean aritu den eta gure kultura, gure historia eta gure hizkuntza kontserbetan jakin duen emakumeen belaunaldiari egindako omenaldia” burutu nahi izan dute.
Izan ere, emakumeek Bizkaiko eskualde guztietan, kostaldeko herrietatik lurraldeko landa guneko azken txokoraino, egin duten beharra eta bete duten lekua aldarrikatu nahi dira, era berean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna benetakoa izan dadin.

Gaittun Elkarteak antolatu du erakusketa Gema Arrugaeta argazkilariarekin batera. Elkarte hori Euskal Herriko landa eta itsas ingurunea ezagutzeko, sustatzeko lan egiten duen elkartea da, emakumeek egindako beharra ikusgai bilakatzeko eta emakumea bera ahalduntzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu