MUSIKA

Italiako Impact hardcore talde klasikoak joko du Etengabeko Zaratan

Trintxerpeko Buenawista aretoan, Etengabeko Zarata musika jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo dute larunbatean, hilak 8. Musika basatiak ardatz dituen ekimenean, tartean, hardcore, D-Beat edo Noise Punk estiloak, zazpi talde arituko dira. Nabarmentzekoa da oso Impact 80ko hamarkadako hardcore talde italiar klasikoaren partaidetza. Italiarrak, izan ere, izan ziren aspaldi gurean.

Karteleko gainontzeko taldeak honako hauek dira: Hell Division (Donostia, D-Beat Crust); Inservibles (Mexiko, Noise Punk); Cancer Clan (Alemania, Hardcore/Grind); Weekend Nachos (AEB, Power Sludge Violence, Relapse Records), eta Acephalix (USA, Death Crust, Poison Idea taldeko musikari ohiekin).

Burrunbada 18:30ean hasiko da Helll Division donostiarren emanaldiarekin, eta Impact italiarrek itxiko dute 22:45ean. Soinu lurrikara zaratatsu bezain gozagarriaren prezioa zazpi eurokoa da.

Show More

Related Articles

Back to top button