LITERATURA

Euskarabila Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketa

Basauriko Euskarabila elkarteak Ipuin Erotikoen Lehiaketaren 17. edizioa abiatu du Txalaparta argitaletxearekin lankidetzan. Bertan, 1996. urtean edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete, eta aurkeztuko diren lanek argitaratu gabeak eta euskaraz beharko dute izan. Idatziak jasotzeko azken egun apirilaren 20a izango da, eta 1000 euro inguru bananduko dituzte sarietan.

Lanek ipuin erotikoak beharko dute izan, DIN A-4 orrietan idatziak, gutxienez bi orrialdekoak eta gehienez hamarrekoak. Orrialde bakoitzean 2500 karaktere idatziko dira, tarte bikoitzean eta hutsuneak barne.

Lanaren hiru kopia eta egilearen datuak gutun-azal batean sartuta bidali beharko dira: Euskarabila Ipuin Erotikoen Lehiaketa. Euskarabila Elkartea, 146 p.k. 48970 Basauri.

Sariak maiatzaren 22an emango dituzte eta honakoak izango dira: lehenengo saria 600 euro, bigarrena 400 euro, eta Basauriko lanak onenak ere 250 euro jasoko ditu.

Lehiaketaren zehaztasun guztiak Euskarabila elkartearen webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button