MUSIKA

Bide Ertzean taldeak "Don Inorrez" aurkeztuko du Bilbon; sarrerak zozketatuko ditugu

Bide Ertzean taldeak geldialdi bat egin zuen 2008an, Leidor Sessions zuzeneko CD-DVDa prestatzeko. Hamar urteko ibilbidea bildu zuten lan horretan. Iaz, berriz, Don Inorrez lana argitaratu zuen.

Jon Eskisabelek idatzi duen bezala, "Ez da aldaketa handirik dakarren diskoa, aurrekoak ere ez ziren. Taldeak beti nahiago izan du bilakaera eta aurrerapausoak detaileetan erakustea (…)Bide Ertzeanen musikaren ezaugarri nagusiak gordetzen ditu lan honek: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura (Jose Luis Otamendi, Mikel Ibarguren eta Juanra Madariagaren olerkiak musikatu dituzte oraingoan, baina kantu gehienen hitzak Imanol Ubeda abeslari eta gitarristak sortu ditu)… Eta hala ere, Bide Ertzeanen beste diskoen aldean ezberdina dirudi Don Inorrez-ek, beharbada inoiz baino gehiago kantu bakoitzari izaera propioa ematen asmatu dutelako. Errepikapenean erori gabe, instrumentazioa, giroak, estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera. Soinu akustikoa gailentzen zaio elektrikoari eta nabarmentzekoa da Joserra Senperenaren ardurapean hari moldaketetan egindako lana"

Tolosako taldeak bi sarrera bikoitz jarri ditu gure eskura Bilboko Kafe Antzokian martxoaren 3an eskainiko duen kontzertura joateko. Zozketa Facebook bitartez egingo dugu.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button