MUSIKA

Isasa musikariaren jario akustiko eta instrumentala

Datorren asteko asteburuan, Isasa musikari madrildarra gurean izango da hiru kontzertu emateko: abenduaren 4an, Laudioko Iratxo tabernan; 5ean, Bilboko Ambigú-n; eta azkenik, 6an, Gasteizko Herre 74 lokalean.

Isasaren atzean A Room With A View banda post-hardcorean aritutako Conrado musikaria dago. Egitasmo berri horren bidez, Conradok bere alde akustiko eta instrumentala zabaltzen du, Geoff Farina, Glenn Jones, Jack Rose, Negro edo John Fahey musikarien itzalpean.

Madrildarrak Las cosas izenburuko lana argitaratu du La Castanya diskoetxearen bitartez (Aries, Nueva Vulcano, Atomizador…); Euskal Herrira, hain justu, disko berri hori aurkeztera dator, zortzi doinu intimista biltzen dituena.

Jose Gonzalez eta John Butler musikarien zaleentzako hitzordu garrantzitsua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button