LITERATURA

Iruñeko Udalak euskarazko literatur lehiaketa abiatu du

Iruñeko Udalak egile berriendako 2024ko XXXIV. euskarazko literatur lehiaketarako deialdia egin du. Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Sari modalitateak bi izango dira: poesia eta narrazioa, eta lanak bidaltzeko epea urriaren 28an amaituko da.

Idazlanek gai librekoak eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Poesia modalitatean gutxienez 200 bertso-lerro izan beharko dituzte lanok, eta narrazioan, gutxienez 15 orri izan beharko dituzte.

Bestelako baldintzak ere kontuan hartu beharko dira: Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezingo dute lanik aurkeztu. Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezingo dute berriz parte hartu modalitate horretan. Egileek lan bana aurkeztu ahalko dute modalitate bakoitzeko.

Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako: Lehen saria: 2.500 euro. Bigarren saria: 1.000 euro. Hirugarren saria: 500 euro, eta 250 euroko lau aipamen, gehienez ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button