ESZENA

Iruñeko “Antzerki Aroa” programaren azken saioa

Nafarroako Antzerki Eskolak antolaturiko Antzerki Aroa programaren barruan, bihar, urriaren 28an, 20: 00etan, Ados Teatroa konpainiak Igel Euria emanaldia egingo du. Zikloa irailaren 30ean hasi zen, eta biharkoa azken emanaldia izango da.

Lehen hitzorduan Aldatzen laguntzen kolektiboaren Birritan Bortxatua izeneko emanaldia programatu zen. Urriaren 14an, Xake produkzioak taldeak Fadoak entzuten zituen gizona lana oholtzaratu zuen. Azkenik, urriaren 28an, Ados Teatroak Igel Euria eramango du ziklora.

Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea, entzutea. Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe, narrazio bakarra sortuz: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoak izan aurretik.
Flashbacken bidez, protagonistaren bizitzara bidaia proposatuko zaizue, haren eskutik, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia. Harekin batera barre eta negar egingo duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button