MUSIKA

Iruñean prest dute Santas Pascuas jaialdia

2024ko Santas Pascuas Jaialdia azaroaren 15etik urtarrilaren 5era egingo da Iruñean. Gaur egun, Iruñeko bizitza kulturalaren ezinbesteko hitzordua da Santas Pascuas ekimen musikala.
Aurten “programazio irekia, heterogeneoa eta abangoardista ekarriko du jaialdiak, beti ere publikoa berritzeko eta harritzeko asmoarekin, eta aldi berean bertako musika zirkuituari babesa emateko.”

Diogun moduan gaur berton, hilak 15, abiatuko da ekimena, Dorian eta Los Jaguares de La Bahía taldeek Zentral Aretoan, eta 20:00etan, eskainiko duten kontzertuarekin. Bihar ere zertaz gozatu egongo da, eta 107 Faunos eta Cold Jane taldeak arituko dira Txintxarri aretoan.

Abenduko kontzertuak honako taldeek emango dituzte: Chill Mafia, Melenas,  Rig3l , Juarez, Alcalá Norte, Marte Lasarte, Brecha, eta Los Ácidos.

Eta urtarrileko lehen egunetan Carlangas & Nudozurdo, Albert Pla and The Surprise Band, Los Planetas eta Al Safir arituko dira.

Informazio guztia: Santas Pascuas

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button