MUSIKA

"Acoustic Sessions" egitarau akustikoaren beste emanaldi bat egingo dute larunbatean

Acoustic Sessions duela hiru urte abiatu zen eta larunbatean egingo den emanaldia bosgarrena izango da. Hika Ateneoko eszenatokian gauzatzen eta orain arte makina bat talde igaro dira, hala nola, Capsula, Simca, Moby Dick, eta Sweet Oblivion.

Larunbatean hiru talde arituko dira. Lehenengoz, Yo, naufrago, pop estiloa jorratzen duen seikotea da eta bertan Whitewood, Cabinet eta de Simca taldetako kideak aurki daitezke; bigarrenik, Joan Colomo bartzelonarra, hainbat taldetan ibilitako musikaria da, tartean, Zeidun, La Celula Durmiente eta Unfinished Sympathy, larunbatean folk, kabaret, eta antzeko beste estilo batzuk joko ditu bakarrik; eta azkenik, Ya te Digo bilbotarrak, noise-rock laukoteak euren kantuak eta bertsioak joko dituzte.

Bilbao Acoustic Sessions-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button