LITERATURA

Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako XVIII. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da. Sariketaren xedea literatur sormena sustatu eta hedatzea da eta egileak ezagutaraztea.

Betiko legez, lanok (gaia eta forma libreak eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa) argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere, eta ezinezkoa da aldi berean beste poesia-lehiaketa batean parte hartzea..

Obrak aurkezteko bi modu daude: posta elektronikoz, ateneo@ateneonavarro.es helbidera erantsitako bi fitxategi bidaliz, bata egileari buruzko datuekin eta bestea obrarekin. Edo posta ziurtatuaren bidez Nafar Ateneoren helbidera (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña), mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin.

Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkeztu beharko dira. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean honako datu hauek: egilea, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat.

Sariak egongo dira gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan (3.000 euro), eta lanak apirilaren 30eean baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button