BESTELAKOAK

“Iruña Fokatu” argazki-lehiaketa martxan da

Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketaren beste edizio bat antolatu du. Lehiaketak Iruña hiriko txokoetako argazkirik onenak sarituko ditu. Lanak aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da.

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak.
Irudiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira, eta horretarako, lehiakideek eramaten ahal dituzte bertara edo bidali posta elektronikoz participacion@redcivivox.es helbidera, JPEG formatuan.

Sariak honakok dituzue, lehen saria, 900 €; bigarren saria, 600 €; hirugarren saria, 500 €. Horietaz gain, udal-egutegia ilustratzeko aukeratu diren argazkiek ere 150 €-ko saria jasoko dute.
Lehiaketara aurkeztutako lanen artean hautatutako argazkiekin erakusketa bat egingo da,  Kondestable Civivoxean.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button