ARTEA

“Iruña Fokatu” argazki-lehiaketa bidean da

Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketaren beste edizio bat antolatu du hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Hiriaren begirada pertsonala islatu beharko duten  argazkiak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da.

Betebeharrekoak honakoak dituzue: Argazkiak formatu digitalean aurkeztu ahalko dira bakarrik. Izen-ematea on line egingo da, www.pamplonaescultura.com webgunean dagoen inprimakiaren bidez. Argazkiak JPEG formatuan aurkeztuko dira (72ppp-ko bereizmenarekin). Gehienez 2 MB izan beharko dituzte, eta neurria 28×38 cm-koa izango da (bertikala edo horizontala). Lehiakide bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahalko du, argitaratu gabea. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak.

Edizio honetan, epaimahai tekniko batek 2022ko udal egutegia ilustratuko duten argazkiak ere aukeratuko ditu.

Lehen saria: 900 €, eta beste biak  600 €, eta 500 € izango dira.

Lehiaketara aurkeztutako argazkien aukeraketa batekin erakusketa egingo da Kondestablearen Civivoxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.