ESZENA

“Begirada Gurutzatuak” deialdiaren edizio berria

EAEko dantza konpainia edota taldeei zuzenduta, Malandain Ballet Biarritz-en Le Laboratoire de Recherche Chorégraphique Sans Frontières eta Bilboko La Fundición taldeek Regards Croisés-Begirada Gurutzatuak programa aurkeztu dute.

Regards Croisés-14 proiekturako igorritako piezen aurkezpena Biarritzen egingo litzateke, eta barnean entsegu irekiak, tailerrak eta ikuskizunak izango dira. Aurkezpen eta tailerrak Gaël Domenger-ek zuzendutako Le Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières delakoak antolatzen ditu. Arte diziplina guztietako amateur, oraindik profesional ez direnei, eta profesionalei zuzenduta egongo dira. Gainera,  Regards Croisés deialdiaren 2014ko edizioan, lanetako bat Grenoblen aurkezteko aukera egongo da.

Regards Croisés deialdiak, hautatutako konpainia bakoitzaren gastuak bere gain hartuko ditu, 2.500 euro arte.

Interesa baduzue, bidali ahal dituzue zuen proposamenak, irailaren 15era arte La Fundicion-era.
Bertan ere jaso ahal duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button