ARTEA

Irudien gainprodukzioaz

Maiatzaren 29tik ekainaren 22era arte Getxophoto jaialdia antolatu da, eta aurtengo gaia Rec izango da, edozein eduki behin eta berriz erregistratzeko modua. Hortaz, irudien gainprodukzioa, teknologien abiadura, artxibo-joerak edo memoria esparruak izango dira bertan ikusiko diren gai batzuk, betiko legez, elkarrizketa, bisita, aurkezpen, aktibazio, tailer edo gaueko ibilaldien bidez azalduko direnak.

Maria Ptqk jaialdiaren zuzendaritza artistikoaren arduraduna da berriz, eta hala definitu du aurtengo edizioa: “irudiaren arteak testuinguru honetan nola berrasmatzen diren galdetuko diogu geure buruari: Zein da artxiboak pilatzearen eta kontakizun bat egitearen arteko aldea? Zein da irudiaren –eta erregistro bisualaren bidez eraikitako memoriaren– etorkizuna REC muturreko, immaterial, manipulagarri eta itxuraz infinituaren munduan?”.

Aurten Suitza, Japonia, Ghana, Italia, Belgika, Zeelanda Berria, Taiwan, Argentina, Estatu Batuak edo Turkia herrialdeetatik etorriko diren artisten begirada zorrotzaz gozatzeko aukera egongo da, horretarako antolatu diren hogei bat erakusketetan.
Mostrak Algortako erdigunean, Ereagako pasealekuan, Algortako Merkatuan edo Punta Begoñako Galeriatan izango dira.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak zeintzuk diren jakiteko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button