ARTEA

Irudiari eta sorkuntzari buruzko jarduerak Tabakaleran, Olatu Talka egitarauren baitan

Larunbatean, berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara Tabakalerak ateak zabalduko dizkie bertako aretoetan bideoak grabatu edo argazkiak atera nahi dituzten bideo-zale eta argazkilari guztiei. Tabakalera zure begietan izeneko ekimen honetan, parte hartzen dutenek eraikinaren egungo egoera dokumentatzeko edo bere aretoetan sorkuntza-bideoak egiteko azken aukera izango dute, eraikina Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko duten obrak aste gutxi barru hasiko baitira.

Bestalde, Olatu Talka izeneko jaialdiaren bitartez donostiarrek Donostia 2016 Hautagaitza babesteko aukera berria izango dute. Kultura eta parte-hartzea dira apirilaren gaurtik etzira bitartean Gipuzkoako hiriburuan egingo den lehen lehen selfmade jaialdiaren oinarriak. Donostia 2016 hautagaitzaren bulegoak antolatuta, ''hiritarren kultur energiaz'' osatutako festibala da hau, eta egun horietan ''energiaz beteriko 69 hitzorduz'' busti nahi dute hiria.

Hiritarren eta kultur agente ezberdinen proposamenak jasotzeko deialdia egin zuten joan den otsailean. Helburua eskemak apurtu eta ohiko ekintzetatik urruntzen diren jarduerak bultzatzea da, hiritarren egunerokotasunetik etorritakoak betiere. Jasotako proposamenekin osatu dute programa. Bertan musika, antzerkia, dantza, argazkilaritza eta teknologia berriak dira osagai nagusiak. Hiritarren parte-hartzea da ekimen honen oinarria.

Tabakalerak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button