ARTEA

Irudi hibridoak, iragana eta oraina lotzeko

Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Arabako Argazkigintza Elkarteak antolatuta, Beraiek, geu erakusketa ikusi ahal da Gasteizeko Amarika aretoan, otsailaren 2ra arte .

Ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektua da, 2020an sortua. Bertan emakume argazkilari garaikideek beste esanahi bat ematen diete ikusizko artetan hainbat emakume sortzaile historikoren lanari eta figurari.
Hemen, EAEko 13 emakume argazkilari garaikidek Euskal Herriarekin lotutako 13 artista erreferenteren lanarekin hitz egiten dute buruz buru. Elkarrizketa osatzeko, erretratu konbinatuak egiten ditu erreferentziazko argazkilari/artista bikote bakoitzak, bi sortzaileen arteko zubi lanak egiten dituzten irudi hibridoak sortuz, iragana eta oraina lotuz.
Helburua da “artean erreferente diren emakumeak berreskuratzea eta aldarrikatzea, haien bizitzak eta lanek gu gidatzeko eta inspiratzeko, eta egungo emakume argazkilarien lana  ikusarazi eta balioesteko balio dezaten”.

Honako hauek parte hartuko dute: Ainhoa Iza, Ana García Hermoso, Ana Padró, Belén Urutxurtu, Charo Ramírez, Elena Mediavilla, Lorea Morlesín, Marta C. Dehesa, Mary Zurbano Gauna, María José Zamora, Rakel Rivera Hernando, Silvia Díez Menéndez, Tania Barrenetxea, eta Isabel Mellén. Eta horiexek honako hauek interpretatzen dituzte: Pilar Albajar, Ángeles Marco, Elena Asins, Malús Arbide, Mari Puri Herrero, Isabel Azkárate, Eulalia Abaitua, Amalia Avia, Juncal Ballestín, Menchu Gal, Mari Paz Jiménez Escudero, Esther Ferrer, eta Josune Amunarriz.

Erakusketaren gaineko informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button