ESZENA

“Irriziklozortzi” euskarazko umore zikloa, Iruñean

Otsailaren 3, 10, 17 eta 24, eta martxoaren 2an, Nafarroako Antzerki Eskolako Xake Aretoan, eta Iturramako Civivoxan, Irriziklozortzi izeneko euskarazko umore zikloa programatu da. Euskaraz barre egingo duzue!

Gaur berton, otsailak 10, Xentimorik gabe taldearen eskutik, Putinen guardasola izeneko obra eszenaratuko da Iturramako Civivoxan. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreak dira obra honetako protagonistak. Lehendakaria uste du euskaldun guztiok batuko gaituen Himnoa behar dugula, baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren kontsentsua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egile. Erronka handia bi artista horientzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere, metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko: Metodo Mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira jende guztiak ikasi eta bere egin dezan Euskal Ereserki Berria.

Datorren astean, otsailak 17, hiru lanekin gozatu ahalko da: Birjiñe Albira Bai horixe! egingo du; Munduaren azken 10080ko minutuak bakarrizketa batean bilduak Aitor Txarterinaren eskutik; eta Irratiaren istorioak II, Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta bikotearekin.
Hurrengo saioa, Erdaldun berrien kluba, otsailaren 24an izango da. Azkenik, martxoaren 2an, Gilkitxaro taldeak (Galder Perez eta Ane Zabala) Adarretatik zintzilik egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button