ARTEA

Kukai Dantza Konpainiak "Sorgiñeta" balet berria estreinatuko du

Olaizolaren baletaren koreografia Jon Mayak egin du eta Mireia Gabilondo zuzendaritza eszenikoaz arduratu da. Hauekin batera parte hartuko duten dantzariak honakoak izango dira: Vivien Ingrams, Jon Maya, Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Urko Mitxelena eta Nagore Indakoetxea.

Olaizolaren lanak badu sorburu berezi bat eta bertan agertzen den kontakizun berezia Sorgiñetako lurraldean kokatzen da. Bertako erregina, Sorgin Anderea, triste dago eta herritarrek erreginaren omenezko jaiak antolatu dituzte. Tartean erreginaren eskua lortzeko lehia antolatu dute. Beste askotan bezala maitasun istorio bat laburbiltzen da.

Kukai konpainiak balet horren bertsioa osatu du, eta urtarrilaren 22a eta 27a artean aurkeztuko du. Urtarrilaren 22an eta urtarrilaren 25ean Donostian izango dira, Kursaal jauregian; urtarrilaren 23an Bilboko Euskalduna Jauregian; urtarrilaren 26an, Gasteizen, Printzipal Jauregian eta urtarrilaren 27an Iruñeko Baluarten izango dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button