
Irailaren erdialdera arte, Arabako hainbat herritatik ibiliko da MagialdiAraba jaialdia. Hamaikagarren edizio honetan magiaz gozatzeko aukera egongo da abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean, probintziako 18 herritan (Pipaon, Azazeta, Lantziego, Uribarri-Ganboa, Artziniega, Gillerna, Ribabellosa, Eskuernaga, Pobes, Berganzo, Laudio, Ondategi, Eltziego, Burgelu, Oion, Guardia, Kontrasta).
Aipaturiko jaialdia Gasteizen irailaren 15etik 21era bitartean gauzatuko den Magialdiaren atarikoa izango da, non nazioko eta nazioarteko azti onenak Gasteizen bilduko diren. Vital Fundazioa Kulturunean hainbat ekitaldi izango dira, hala nola haurrentzako gala, dibulgazio-ikuskizuna, helduentzako ikuskizunak eta beste hainbat emanaldi Gasteizko Erdi Aroko hirigunean.
MagialdiAraba jaialdian, nola ez, magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak antolatu dira (lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira), Txoborro Magoa, Tor Magoa, Asier Kidam, Hodei Magoa, Imanol Ituiño eta Mago Altrius artisten eskutik.
Aste honetan hasiko den jaialdiaren lehen geltokia Berantevilla herria izango da, abuztuaren 28an.