BERTSOTAN

Irantzu Idoate Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna

Iragan den larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoa jokatu zen Iurretan. Euskal Herri osoko dozena bat gazte izan ziren bertsotan: Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre.

Horiek Idoia Anzorandia gai-jartzailearen esanetara jarri ziren, eta botatako bertsoak aztertzeko Ainhoa Arregi, Aitor Jimenez, Julen Zelaieta, Lur Renteria eta Maite Sukia epaimahaikide izendatu ziren.

Lehen zatia eginda, bigarrenera sailkatu dira Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre; azkenik, Irantzu Idoatek lortu du 2022ko Euskal Herriko Eskolarteko txapela eta Maddi Agirre izan da txapeldunorde.
Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi dio garaikurra txapeldunari.

Betiko legez, Eskolartekoak 14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea du helburu, eta Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button