LITERATURA

“Irakurri, mesedez” kanpaina Bilboko Metroan ikusgai

Euskal Idazleen Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker bertoko sortzaileak sustatu nahi ditu. Horretarako Irakurri, mesedez kanpaina  abiatu du Bilboko Metroarekin batera. “Gure testuak irakurtzea nahi dugulako, eta gonbita, ezinbestean kortesiaz luzatu nahi dugu”.

Hortaz, martxoan Bizkaiko idazleen testuak irakurri ahalko dira Bilboko Metroan. Emankizun bat Loraldiaren barruan ere prestatuta zegoen, baina azkenean bertan behera gelditu da.

Bilboko Metroko Zazpikaleetako geltokian (gero beste batzuetara hedatuko da) Iñaki Friera, Irati Jimenez, Jon Gerediaga, Julen Gabiria, Karmele Jaio, Kirmen Uribe, Leire Bilbao, Lutxo Egia, Miren Agur Meabe, Nerea Arrien, Paddy Rekalde, Rafa Ugalde, Sonia Gonzalez, Unai Iturriaga, Yolanda Arrieta, Alaine Agirre, Amaiz Iturbide, Asel luzarraga, Goizalde Landabaso, Gotzon Barandiaran, Igor Estankona…idazleen testuak jarri dira irakurgai, euskarri koloretsuetan.

“Autoreak zein testuak, askotarikoak dira eta hori da deigarri egin nahi duguna, zein aukera zabala dagoen Bizkaiko sortzaileen artean. Testua, euskarazko hitza, letrak, horiek guztiak kolorearekin eta tipografiarekin jolasean jarri eta azalduko dugu, lotsa barik”.
Ion Sarasola diseinatzaileak sortu ditu euskarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button