BESTELAKOAK

“Irakurri, Gozatu eta Oparitu” egitasmoaz

Liburuaren Nazioarteko Egunean abiatu zen Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren zortzigarren edizioa. Irakurzaletasuna sustatzeko asmoa duen ekimena, Euskal Herriko 42 herritan gauzatuko da, iaz baino 18 gehiagotan, eta ekainaren 30era arte luzatuko da.

Topaguneak abiaturiko egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz, eta era berean, euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtu nahi ditu.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, eta horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta bertan euskarazko edozein liburu eskatu ahal da. Gozatu apartatuan, liburua irakurri ostean, liburutegira itzuli , eta fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko (libururen prezioaren %25 ordaintzeko aukera izango duzue).
Azken pausua, liburua oparitzea da.

Bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak, ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera, eta uztailaren 5era artekoa horiek liburu dendan erabiltzeko.

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenarekin batera bestelako literatur jarduerak ere antolatu dira, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu azokak, irakurketa musikatuak eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button