LITERATURA

“Irailekoak” poesia-jaialdia Lekeitiora itzuliko da irailean

Irailaren 26, 27 eta 28an, Euskaltzaindiak bultzaturiko Irailekoak poesia-jaialdia Lekeition egingo da. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da.

“Euskal Herri osoarentzat antolatuko da, poesiak bere toki-denborak izan ditzan gure artean. Era berean, Euskal Herrian antolatzen diren orotariko literatura jardunaldien egutegia osatu nahi du jaialdiak; horretarako, Euskal Herriko olerkarien eta beste bazter batzuetako poeten lanak hauspotu eta aztertuko dira jaialdiaren aurtengo edizioan”.

Egun horietako programazioa osatzeke dagoen arren, poesia errezitaldiekin batera, beste kultura-adierazpide batzuk uztartuko dira, hala nola musika eta artelanak. Gainera,  Lekeition poesiari presentzia handiagoa emateko, poeta egileen bertso-lerroz jantziko dira herriko espazioak, tartean, Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, José Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suárez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edo Alejandra Pizarnik-en bertsoak erakutsiko dira.

Iraileko egun horietan egindakoaren lekukotza jasotzeko, Iraileko paperak aldizkaria plazaratuko da, “oroigarri intelektual-poetiko gisa, eta jaialdian parte-hartuko duten olerkari eta ikusleen artean banatuko da aldizkaria”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button